Loading

KONTSUMO ESANGURATSUA

Zallako 2.D-ko ikasle batek, Uxue Garaik, arropen jatorria ikertzea proposatu zuen. Modu berean, 2.Bn, beste ikasle batek, Araitz Romok ideia bera izan zuen baina altzariekin lotuta. Orduan, balio etikoetan jende asko garenez, beste produktu batzuen jatorria ere ikertzea erabaki genuen: elektronika, garbiketa produktuak, janaria, jolasak, higiene pertsonaleko produktuak eta arropa ikertu genituen.

Hau egiteko, 2. Dko eta 2.Ako ikasleak taldeka aritu gara. Lau taldetan banatu ginen gela bakoitzean, eta talde bakoitzak gai bat ikertu zuen. Lanak amaitzean talde guztiek aurkezpena bat egin zuten informazioa partekatzeko. Horrez gain, kartel informatiboak egin genituen gure ikaskide guztiak arazoaren gainean egoteko. Azken bolada honetan, hitzaldiak eta 2. eskuko merkatu bat antolatzen gaude.

Hurrengo lerroetan egindako ikerketa, arazoen larritasuna eta  hobetzeko proposamenak ikusi ahal izango dituzue. Anima zaitezte kontsumo esanguratsuagoa izatera!!!!

1. ARROPA MUNDUA

Arropa marken munduan, marka gehienek langileen giza eskubideak ez dituzte errespetatzen kasu gehienetan. Giza eskubideak  errespetatzen ez dituztenei, Marka Beltzak deitzen diegu, izen horrekin ezagunak dira.

Horrelako eskubideak ez dituzte jasotzen langileek: pribatasuna, biolentzia ez jasotzea, soldata egokiak ordaintzea, ordutegi egokiak izatea, umeak lan ez egitea, osasunerako txarrak diren materialak ez erabiltzea, etab. 

Gauza guztiak bezala, marka batzuk txarragoak dira besteak baino. 

Marka txarren artean dauden batzuk hauek dira: Nike, Primark, Adidas eta Inditex (Zara, Stradivarius, Bershka…).

Hurrengo taulan, konparazio bat egin dugu marka ezagun batzuen artean:

 

    MARKA     / GIZA ESKUBIDEAK EZ DITUZTENAK ERRESPETATZEN                             

 

   NIKE BIOLENTZIA EZ    JASOTZEA SOLDATA    EGOKIAK ORDUTEGI  EGOKIAK JASOTZEA
  ADIDAS BIOLENTZIA EZ JASOTZEA SOLDATA EGOKIAK ORDUTEGI EGOKIAK JASOTZEA
  INDITEX BIOLENTZIA EZ JASOTZEA SOLDATA EGOKIAK ORDUTEGI EGOKIAK JASOTZEA

 

NOLA HOBETU EGOERA?

Nahiz eta zaila izan, saiatu behar dugu marka honeko arropa erostea. Marka txarrak kenduta, marka on batzuk daude, hau da, langileen eskubideak errespetatzen dituztenak,adibidez:

Compañía Fantástica, Ecoalf eta People Tree. 

Leku batzuk ere daude, non arropa ekologikoa eta langileen eskubideak errespetatzen dituzten markak daudela, adibidez: Moiqut denda, Bilbon dagoena eta arropa ekologikoa eta langileen eskubideak errespetatzen dituzten markak dituena.

 Denda fisikoak kenduta, denda online “on” bat aurkitu dugu, Ethical izenekoa. 

 

 

2. ELEKTRONIKA

ZEIN DA ARAZOA? 

Munduko elektronika enpresa gehienetan lehengai moduan koltan edo litioa  erabiltzen dituzte, eta gehienek modu txarrean edo ilegalean lortzen dituzte. Kongoko errepublika demokratikoa munduko %80 koltan erreserba daukanez han dago arazo handiena. Material hau tableta, ordenagailu portatilak, mugikorrak eta olakoen bateriak egiteko beharrezkoa da.

Kongoko meategietan batez ere, umeek, gizonek eta emakumeek lan egiten dute. Bayer eta beste enpresei metal hori lortzeko. Gainera soldata minimoa baino gutxiagoarekin ordaintzen diete langileei. 

 

ONDORIOZ…

Miliaka pertsona hiltzen dira koltan minerala bilatzen, haien egoera oso txarra delako, soldatak ez direlako onak izaten eta haiek lana egiten duten lekuetan ez direlako egokiak: oxigeno gutxi dagoelako, leku txikiegiak direlako, eta haiei ematen dieten garbitasuna ez delako osasungarria. Honetaz aparte, lantegi batzuetan arrisku handietan daude, eta segurtasuna ez emanez, langileak larri kaltetuta atera ahal dira.

MARKA BELTZAK:

Mugikorren munduan marka txarrak edo ez hain txarrak daude, eta zoritxarrez, gehienak daude talde txarrean. Talde horietan sailkatzeko, naturaren errespetatzea, giza eskubideak lanean errespetatzea edo mineralak nondik eta nola ateratzea irizpideak dira. Guk horiek aztertu ditugu. Nabarmenenak edo ezagunenak hauek dira:

Apple– Erdiko mailakoa: Natura ez dute behar dena errespetatzen, baina besteekin konparatuz, agian onena da, giza eskubideak lanean naturarekin berdin, eta mineralak modu onen lortzen duena da.

Lenovo– Hobetu ahalekoa: Natura da gehien errespetatzen duena, besteak ikusten baditugu… Giza eskubideetan oso txarto dago, eta mineralak nondik datorren atalarekin ez du asko hobetzen.

HTC– Jasan ezina: Aztertu ditugunen arabera txarrena da, eta arrazoiarekin. Naturaren errespetatzearen aldetik txarrena da, ia ezer errespetatatuz. Gero, eskubideekin ia ezer, eta mineralekin berdin.

MARKA ONAK

Mugikorren munduan marka onak edo ez hain txarrak ere daude eta onak direla esaten dugu natura esparruan eta lan esparruan ondo egokituak daudelako. Adibidez: Fairphone eta Nokia.

Fairphone ona da baina herrialde gertuetan ez dute egiten, eta horregatik ez da asko erosten. Gainera, besteak baino garestiagoa da, bere ekoizpen prozesua garestiagoa delako. Amazon edo horrelako enpresetan eskatu ahal da.   

Hemendik hartu dugu informazioa:  https://www.carrodecombate.com/2014/09/12/hay-sangre-en-tu-mvil-una-nueva-clasificacin-de-marcas/

ZER EGIN AHAL DUGU?

Fairphone mugikorra erosi ahal dugu. Marka hau iraunkorra da eta bere konponente guztiak modu egoki eta etiko batean lortu eta ekoiztu egin dira. Horrela, beste markak konturatuko dira bakarrik marka onak erosten direla, eta hauek orain arteko ekoizpenari utziko dute.

 

3. JANARIA

ZEIN DA ARAZOA?

Janari merkatuarekin dauden arazoak hiru dira:

  • Merkeagoak lortzen dira produktu asko, osagai toxikoak erabiltzen direlako. Adibidez: palma olioa ala kontserbante asko. 

  • Plantazioetan, lehengaiak eskuratzeko, giza eskubideak ez dira errespetatzen .

  • Supermerkatuek presioa egiten dute prezio hobeak lortzeko eta langileen eskubideak ez dituzte errespetatzen.

Marka beltzak:

Marka askok ez dituzte errespetazen ingurumena ala giza eskubideak haien ekoizpen prozesuan, eta kasu askoetan ez bat ez bestea. Adibide batzuk ikertu ditugu:

1- Nocilla: Irudi honetan esaten duen moduan orain palma olioa ez dauka, hau da, hori ezan nahi du beste batean izan zuela. Hau da, lehenengo arazoa bete zuten.

BIDEOAK

https://www.youtube.com/watch?v=2j9PWMYPokc

https://www.youtube.com/watch?v=H0nMvA5Ri68

2- Chiquita: El libro de las marcas negras-en esaten duen moduan marka honek bigarren arazoa egiten du, hau da, giza eskubideak ez errespetatzea plantazioetan, eta horrela, bananak lortzeko kostuak ahalik eta baxuagoak izanda. 

3-Aldi supermerkatua: marka beltzen liburuaren arabera, supermerkatu horrek, prezio oso konpetitiboak lortzeko, ez ditu lan eskubideak errespetatzen, ez haien zentroetan, ez distribuzio prozesuan. 

https://1il2to3y3svw1abqff39jzak-wpengine.netdna-ssl.com/wp-content/uploads/thinking-chiquita-1400×600.jpg

ZER EGIN AHAL DUGU?

Gure elikagaiak erostean bi aukera ezberdinak ditugu, janari industrian halako egoerak ez gertatzeko ala txikitzeko:

  • “Eko” erostea

Denda eta supermerkatu askotan ekologikoak diren produktuak aurki ditzakegu. Horiek, natura eta giza eskubideak errespetatuz ekoiztu egin dira, beraz, horiek erosten baditugu, beste markek ikusiko dute kontsumitzaileen kezkak horiek direla eta hasiko dira haiek ere horrela ekoizten. 

  • “Marka onak” erostea

Askotan produktu ekologikoak besteak baino garestiagoak dira, eta ondorioz, familia batzuek ezin dituzte erosi. Orduan, marka arruntak erosten jarraitu ahal dugu, baina haien artean, aipatutako arazoak bultzatzen ez dituztenak. Marka hauek onak dira hiru arazoak ez dituztelako sortzen:

Hala eta guztiz ere, elikagaiek arazo bat dute: batzuetan, nahiz eta aipatutako arazoak ez sortu, ez dira oso onak osasunerako. Beraz, jakiteko zein produktu diren naturalagoak ala onenak osasun ikuspuntutik, Yuka aplikazioa erabili ahal dugu. Aplikazioa dohanik da eta barra-kodea eskaneatzen produktuaren osagai guztiei buruzko informazioa ematen digu, hobeto dauden aukerak emanez. 

 

4. GARBIKETA PRODUKTUAK

ZER GERTATZEN DA?

Orokorrean, garbiketa produktuak ekoizteko produktu kimikoak eta toxikoak erabiltzen dira. Hau da, erabiltzen ditugun  produktuek osasunerako arriskuak ekartzen dizkigute, hala nola; narritadura azalean, egozgaleak… Beraz, fabriketan dauden pertsonek gaixotasunerako arriskuak gehiago izango dituzte guk baino, beraiek hor lan egiten dutelako. Naturako arriskuak ere daude, hala nola; detergenteko likidoak ibaietara joaten dirala, eta Ibaietatik itsasora. Gero, arrainek gaixotasunak hartzen dituzte, eta ondorioz, guk, arrain horiek jaten ditugu eta. Beraz, azkenean gure osasunerako arriskuak izango ditugu. Beraz, janari kate guztia kaltetuta dago. 

Arazo hau ekiditzeko, bi aukera ditugu:

  1. Naturalagoak diren produktuak erostea: produktu batzuk ekologikoki daude ekoiztuta eta ondoriz, ez dira kaltegarriak. Halakoak aurki ditzakegu BiziSlow Barakaldo dendan. 

  2. Gure garbiketa produktuak fabrikatzea: hurrengo lerroetan aukera batzuk eskaintzen dizkizuegu:

  GARBIGARRIA

  • 3 limoi
  • 200 gr gatz larri
  • 250 ml ur minerala
  • 60 gr xaboi
  • 300 ml ozpin zuria
  • 50 gr sodiozko bikarbonatoa

PRESTAKUNTZA

Limoiak lau zatitan moztuko ditugu, ontzi batean sartuko ditugu gatz lodiarekin batera nahasteko. Ondoren, ura berotu egingo dugu ontzi batean eta xaboia gehituko diogu disolbatu arte. Azkenik, limoia, gatz eta ozpin zuriarekin gehituko dugu. Nahasketa su motelean utziko da 10 minutuz. Ondoren, bikarbonatoa gehituko zaio nahastura jalki denean. Azkenean, dena irabiagailuan irabiatuko duzu eta hozten utziko da. Nahasketa birrindu denean nahi duzun ontzian erabili ahal duzu.

GARRANTZITSUA: ahal izanez gero, erabili nekazaritza ekologikoko osagaiak.

LIMOIZKO KOIPEGABETZAILEA

  • 250ml ur
  • 250ml alkohol antiseptikoa
  • 250ml limoi zuku
  • 2 koilarakada sodiozko bikarbonatoa
  • Inbutua
  • Kristalezko botila bat

 

           PRESTAKUNTZA    

Inbutua hartu eta botilan isuri bikarbonatoa, gero gehitu ura pixkanaka-pixkanaka nahastura txarto ez ateratzeko, alkoholarekin berdina egin. Azkenean bikarbonatoa disolbatu dagoenean gehitu limoizko zukua, birrindu pixka bat nahastura eta prest dago erabiltzeko.

 

GARBIGARRI BIODEGRADAGARRIA

  • Coco zati bat
  • 2 limoi
  • 4 amoniako koilarakada (biodegradagarria da)

PRESTAKUNTZA

Lehenengo kokoa hartzen dugu eta zati txikitan txikitzen ditugu eta bost litro ur gehitzen dugu. Limoiak zukutu egiten ditugu eta geroago amoniakoa gehitzen dugu eta oso ondo birrindu behar dugu.