Loading

ZALLA BHI+ ZALLA

IES Zalla BHI  gure ikastetxea da. Berean, DBHko lau kurtsoak ikasten ditugu Zallako eta Enkarterriko beste herri batzuetako gazte batzuok. Guztira 226 ikasle gara, 119 neska eta 107 mutil hain zuzen ere. Gure artean, 19 ikaslek atzerritako jatorria daukate, beraz, ikastetxe nahiko plurala gara. Gurekin, 32 irakasle daude, gure ikasketa prozesuan laguntzen.

Gure ikastetxea ez da oso handia, maila bakoitzean 2-3 talde daude. Ikastetxe honetan euskaraz ikasten dugu, D ereduan, ingelesa eta gaztelania ere ikasi arren.

Ikastetxean, hainbat baliabide dauzkagu gure ikasteko prozesuan laguntzeko, adibidez: teknogela, laborategia, gimnasioa, tailerra, liburutegia, jolas gela eta jantokia.  Ikastetxearen kanpoaldean futbol eta saskibaloi zelaiak ditugu, eta modu berean, beste kirol batzuk jokatu ahal ditugu, adibidez, volleyball-a, bere sarea kokatuz.

Zalla Bizkaiko mendebaldean dagoen udalerri bat da, 8376 biztale dituena , azalera, 31,03km² koa  eta Bilbotik 24 kilometrotan kokatuta. Zallako batez besteko altuera 93 metrokoa da eta bere posta kodea  48860 izanda.

Zallako kordenatu geografikoak  hauek dira: 43° 12′ 50.51″ I, 3° 7′ 51.7″ M. Mimetiz , Aranguren, Sollano , La Herrera, Ibarra eta Otxaran dira auzo garrantzitsuenak. Guztira, 8376 biztanle bizi gar, horien barruan gizonak, %49.12a izanda , eta emakumeak %50.88a. Zallako biztanle-dentsitatea 269.93 biztanle/km2 da . Zallan euskararen erabilera %2,7 -koa da.