Loading

GURE PROIEKTUA

Kurtsoaren lehen saioan, balio etikoen irakasleak galdera hau bota zigun:

Zer egingo zenuke mundua hobetzeko?  

Bere asmoa izan zen guk hausnarketa egitea ditugun arazoei buruz, eta, modu berean, konturatzea, guztiok lagundu ahal dugula horiek hobetzeko. Beraz, hurrengo asteetan, ikasle bakoitzak bere proiektua aurkeztu zuen: zein zen arazoa, nori lagundu ahal genion, eta garrantzitsuena: nola. 

Gai guztiak oso garrantzitsuak ziren jorratzeko, eta ondorioz, ez genekien zein aukeratu. Orduan, bozkaketa bat egin genuen horretarako. Azkenean, 2. mailako ikasle baten ideia aukeratu genuen, horrek mundua hobetzeko ideia asko barne hartu zituen eta. Ideiak, arazo ezberdinak ikertzean, lantzean eta web orrialde batean komunikatzean zetzan: “Save the world” proiektua jaio zen!!

Horrela, azken hilabeteetan, proiektu ezberdinak garatzen egon gara, eta horrela jarraituko dugu kurtsoa amaitu arte. Datorren urtean, gure ikaskide batzuk joango dira ikastetxetik haien ikasketak jarraitzera, baina hemen geratuko garenok proiektuarekin jarraitzea espero dugu!