Loading

ESKER ONAK

Proiektu hau aurrera egiteko, pertsona askoren laguntza jaso dugu eta haien kolaborazioa eskertzea gustatuko litzaiguke:

Lehenengoz, webgunearen sortzaileak aipatuko ditugu. Gure ikaskide batzuek, 4. mailakoek sortu digute web orrialde hau informatika irakasgaian. Edozien proiektu garatu ahal zuten, baina guri laguntzeko prest egon dira. Beraz, ESKERRIK ASKO parte hartzeagatik Jasone Corcuera, Javi Ochandiano, Axier Ortiz eta Pello Unzueta.

Ikastetxean beste ikaskide batek, 1. mailakoak, Jone Murillok, gure logoa diseinatu zigun. ESKERRIK ASKO artista!

Zallako Udalak ere lagundu digu proiektu hau garatzeko. “Erleak babesten” proiektua errealitate bihurtzeko prest egon da eta berari esker hitzaldiak antolatzeaz gain, erleen babeslekuak eraiki eta kokatu ditugu gure herritik, hortaz, MILA ESKER!