Loading

ERLEEN BABESA

Gure beste ikaskide baten ustez, Iñigo Aretxabala, 2.Bkoa, gure munduak duen arazo larrienetariko bat, erleen desagerpena da. Aldaketa  klimatikoaren eraginez, erleak desagertzeko zorian daude eta ondorioz, arazo asko pairatuko ditugu. Bere ustez, biztanleriari jakinarazi beharko genioke kontzientzia hartzeko, eta horretarako, hitzaldi batzuk antolatu beharko genituzke. Taldeka, eta 4. mailako ikasle batzuen laguntzarekin, gaia ikertzen hasi ginen. Azkenean, proiektuak Zallan hitzaldiak ematean eta insektu hotel batzuk egitean datza. Momentuz, Udalaren baimena daukagu eta hotelen diseinua eta kokapena finkatzen, eta, hitzaldiak antolatzen  gaude.

GURE IKERKETA

Mundu osoko erleen % 90a arte desagertu egin da azken ikerketen arabera. Arrazoi nagusiak deforestazio masiboa, habiak egiteko leku seguruen eskasia, lorerik eza, kontrolik gabeko pestiziden erabilera eta lurzoruen aldaketa batez ere dira.

Erleak dira inolako patogeno motaren eramaile ez den izaki bizidun bakarra, onddoak, birusak edo bakterioak izan ezik. Modu berean, munduko nekazaritzaren %70a intsektu horien  mende dago, modu argiago eta zuzenagoan esateko, 100 elikagaietatik, 70 erleen alde esku lortzen ditugula esan genezake.

ZERGATIK DESAGERTZEN ARI DIRA ERLEAK?

  • Etengabeko isurketa: Pertsonek nahi dute erleen eztia, eta horretarako erleen erlauntza suntsitzen dute eztia lortzeko. 

  • Deforestazio masiboa: Hiriak handitzen dira, eta hiriak handitzeko baliabide asko behar dira, baliabide horietako bat egurra da. Egurra lortzeko zuhaitzak moztu behar dira eta erleen erlauntza ere.    

  • Leku seguruen eskasia: Gizakiek egurra behar dute eta zuhaitzetan erleen erlauntzak daude. Erleak beste leku batera joaten dira, baina gizakiak gehiago eta gehiago eraikitzen du, eta erleek ez dute beste leku batera joateko.

  • Espazio gutxi:   Hiriak eta herriak gero eta handiagoak dira, horren ondorioz, gero eta lore gutxiago daude munduan: hiriak, errepideak, etab. Leku asko okupatzen dute eta landareei lekua kentzen diete.

 

ZER GERTATUKO DA ERLEAK DESAGERTZEKOTAN?

Erleak munduko bultzatzaileak dira, hau da, haiei esker, polinizazio prozesua garatzen da, eta horrela landareak, elikagai katearen lehenengo protagonistak, hazten dira. Beraz, desagertzekotan, ondorioak oso sinpleak eta larriak izango lirateke: flora eta fauna desagertuko lirateke, eta jarraian, gu.

Erleen desagerpenaren ondorioak, hauek izango lirateke:

  • Oreka ekologikoaren desagerpena: erleek, polinizazioa egiten dute eta prozesu horri esker, landareak agertzeaz gain, animalia belarjaleen janaria sortzen da. Beraz, desagertzekotan, elikagai kate osoa zorian egongo litzateke. Gainera, landareak beharrezkoak dira airea garbitzeko eta oxigenoa sortzeko. Beraz, gero eta landare gutxiago badaude, Lurraren airearen kalitatea, gero eta txarragoa.

  • Biodibertsitatearen galera: aipatu dugun moduan, polinizazio gabe, landare asko desagertuko dira, eta galera horrek planetaren biodibertsitatea murriztuko du. FAOk (Nazio Elkartearen elikadurarako agentzia) egindako inkerketeen arabera, hamarkada bakoitzean biodibertsitatearen %10a galtzen dugu. Landareen %90a polinizazioaren menpe dago, hau da, bera gabe desagertuko lirateke. Are gehiago, landare batzuek erlazio zuzena daukate insektu polinizatzaile batekin, hau da, polinizazio erle espezie konkretu batekin bakarrik gerta daiteke. Erleak, haien zuzen ere, desagertzeko zorian zerrendan daude, bai populazio kopuru aldetik, bai espezie kopuru aldetik.

  • Elikaduraren aniztasunaren galera: gure elikadura oso anitza da insektu polinizatzailei esker. Europan, 264 laborantza espezie eta 4.000 landare mota daude, eta haietako %84a polinizazioaren menpe dago. Espezie batzuk, hala nola sagarrek ala melokotoiek, insektu polinizatzaileak behar dituzte, eta haiek gabe, esku-polinizazioak luxuzko produktu bihurtuko lituzke, oso prozesu motela, eta beraz, garestia delako.

  • Nekazaritza garestiagoa: insektu polinizatzaileen lanak 265 bilioi euro aurrezten dio nekazaritzari urtero munduan, Europan 22 mila milioi eta Espainian, 2.400 milioi. Beraz, erleak ezinbestekoak dira nekazaritzarentzat, haien ezak, sektorearen bideragarritasuna zorian geratuko litzateke.

  • Heztiaren desagerpena: heztia gizarte batzuek duten edulkorante bakarra da. Beraz, desagertzekotan, ala garestiegia bihurtzekotan haien dieta kaltetuko litzateke. Modu berean, heztiaren ekoizpena familia askoren lana eta diru sarrera bakarra da, beraz, arazo ekonomikoak ere ekarriko dizkigu haien desagerpena.

ZER EGIN DEZAKEGU? IRTENBIDEAK

Arazo hau ekiditzeko ala murrizteko behintzat, gizakiok aukera asko ditugu:

  • Produktu toxikoak ez bota: hau da, nekazaritzan eta industrian kaltegarriak diren produktu gutxiago erabiltzea. Haien ordez, insektizida, etab. Naturalagoak erabil daitezke.

  • Ekologiko diren gauzak erosten saiatzea: horrela, ekologikoak ez diren ekoizleek ikusiko lukete merkatuak halako produktuak eskatzen dituela eta haien salmentak ez jaisteko, ekoizpen sistema aldatuko lukete.

  • Haien osasun jarraipena: erleen taldeak ikertzea, haien portaera, kide zenbakia, etab jakiteko eta horrela beharrezkoak izango diren neurriak ahalik eta lasterren hartzeko.

  • Gizarteak kontzientzia hartzea: oso arazo larria izan arren, orokorrean ez dago pil-pilean gure gizartean eta biztanle askok ez dakite zein den arazoaren magnitudea. Horretarako, kontzientzia hartzeko kanpainak diseinatu behar dirá, hitzaldien, bideoen ala dokumentalen bidez.

  • Santutegiak eta babeslekuak eraikitzea: erleak babesteko landa-eremuak eta insektuen hotelak irtenbide onak dira. Lehenengoetan, landare eta lore asko daudenez, polinizazio prezesua errazten da eta haien bizimodua hobetzen da. Hoteletan, erleak sartu ahal dira babesleku moduan, batez ere, Asiako liztorrak, haien depredatzaileak, agertzen direnean.

Hain larria da arazoa, Morgan Freeman aktoreak bere “etxea”erleentzako santutegi bat egin duen. Informazioa hurrengo link- ean dago:                                                                                                    https://www.forbes.com/sites/trevornace/2019/03/20/morgan-freeman-converted-his-124-acre-ranch-into-a-giant-honeybee-sanctuary-to-save-the-bees/#458bae76dfa5

Esan dugun moduan, erleak hobeto babesteko gauza asko egin ahal ditugu gizarte moduan, baina guk geuk, zerbait egin nahi genuen arazo hau murrizteko. Horregatik, lehenengoz, ikertu genuen zer esaten duen legeak. 

Hemen, Euskadin, dekretu bat daukagu arazoarekin lotuta: 33/2004 Dekretua, otsailaren 10ean onartua:

“Erleen kontrako gaixotasunak ekiditzeko markoan, Erleen Plan Sanitario bat sortuko da […] gutxienez Varroasis-aren eta Loque amerikarraren kontrako borroka plana, gehi beste plan batzuk erleen egoera sanitarioaren arabera.”

40.000€-ko laguntza ematen zaio foru aldundi bakoitzari, neurri hauek martxan jartzeko. Modu berean, dekretu honek beste arau batzuk ezartzen ditu, hala nola erleen esplotazio-kodigoa, erleen esplotazioaren osasun minimo batzuk, erleen ongizatea mantentzeko arau batzuk (erleen osasuna ondo mantentzeko), baita osasun-kontrolak, besteen artean.

Zeintzuk dira gaixotasun horiek?

Varroasis: Varroa akaro genero bat da, Varroasis gaixotasuna eragiten duena. Ektoparasito honek erleak atakatzen ditu, bai larba egoeran, bai egoera pupalean, bai heldu direnean. Parasito hauek erleen larben ondoan hazten dira, eta erleek duten gibel baten antzeko organo batez elikatzen dira. Erlea jaiotzean normala baino pisu gutxiago izaten du, eta proteina gutxiago izaten ditu. 8 akaro baino gehiago infektatzen badute erle baten larba, hau hil egiten da heldu bihurtu baino lehen. Infektatutako erleak beste kolmena batzuetara joan ahal dira, akaroa propagatuz.

Loque amerikarra: gaixotasun bat da erleen larbeei eragiten diona, apikulturaren gaixotasun garrantsitzuena da, ez die gizakiei eragiten.

 

GURE APORTAZIOA: INTSEKTUEN HOTELAK

Intsektuentzako hotela bio dibertsitatearen babesleku bat da, baita gure hortu eta lorategietarako ikaragarrizko laguntza ere. Material birziklatuen laguntzaz, bizidun txiki hauentzako etxetxoen onurak zeintzuk diren ikertu ditugu, baita erraz-erraz hotel bat nola eraiki dezakegun ere. 

Hiriko asentamenduen hedapenak eta basoak desagerpenak erleentzako habitat espazioak murrizten dituzte. Horiek direla eta, zientzalariek, adibidez, Nicaraguako Unibertsitate Nazionaleko (UNA) Ikerketa Zentroko ikertzaileek  erabaki zuten erleak finkatzea eta ugaltzea ahalbidetuko duten espazioak sortzea.

Hotelak, txaleta motatako egiturak dira. Ikertzaileek esaten dute ekimen honek espezie autoktonoak eta erle zakarrak haztea sustatzen duela. Erleen hotelek, akademikoki meliponarioek, erle zurrunak dauden espezie desberdinetako koloniak har ditzakete. Gune horiek zurezko, lurrez edo buztinezko elementuez osatuta daude, espezie ezberdinek beren habiak finkatzea ahalbidetzen dutenak.

“Intsektuen eta erleen habitat guneen aniztasuna sustatzen laguntzen du. Hiriko asentamenduen hedapenaren ondorioz desagertu diren guneak, hotelak substratuak eskaintzen ditu non erle espezie ezberdinak instalatu eta erreproduzitu daitezkeen” defendatzen dute zientzalariek.

Proiektu honen garatzaileek erle hotelek hainbat helburuetarako lan egitea dute helburu, hala nola, hezkuntza sustatzea, jendearen interesa sustatzea, biologia ikastea helburu akademikoetarako edo zaletasunetarako eta jendearentzako sentsibilizazio prozesu bat hastea. 

Horregatik, haien baliotasuna behin ikertuta, halako hotelak gure herritik eraikitzea baliagarria izango litzatekeela pentsatu gehuen. Horretarako, Udalaren baimena eta kolaborazioa behar genituen eta orduan, alkatearekin kontaktuan jarri genuen e-mailez. Berak, proiektua azaltzera gonbidatu gintuen udaletxera, eta behin entzunda, guztiz baliagarria eta garagarria iruditu zitzaion. Horregatik, gure hurrengo pausoa gure “etorkizuneko” hotelen kokapena, materialak, diseinua eta erakitzeko plana diseinatzen hasi gara! 

Modu berean, gure beste proposamena, hitzaldiak ematea izan da. Hau da, gure ikerketa hedatu nahi dugu Zallako biztanleen artean eta horretarako, hitzaldi horien antolamendua ere prestatzen gaude: emango dugun diskurtsoa, lekua, baimenak, erabiliko ditugun baliabide teknikoak, etab. Behin prestatuta, emaitzak esango dizkizuegu!